lunes, 14 de mayo de 2012

La Perla albistea


Donostiako 'La Perla' Talasoterapia zentroa jendez hustu dute gaur goizean oraindik zehaztu ez duten substantzia baten isuria izan delako eta osasun zerbitzuek 70 bezero inguru artatu behar izan dituzte, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Horietako 14 ospitalera eraman dituzte, baina ez daude larri, Osakidetzak jakitera eman duenez. "Mota honetako toxikazioek birikei eragiten diete normalean eta nola garatzen den ikusi behar da", adierazi dute Osakidetzatik bezeroen ospitaleratzea arrazoitzeko.
Nekane Burutaran Donostiako Babes Zibileko zinegotziak azaldu duenez, kamioi batek La Perla barruko tanke batean produktu kimiko bat sartzen ari zenean izan da ihesa, 08:30 aldera, eta orduan nahastu dira kloroa eta lixiba, ihesa eraginez.
Isuria izan denean 40 bat lagun zeuden talasoterapia zentroan (bezeroak eta langileak) eta Udaltzaingoak denak aterarazi ditu "badaezpada ere" eta Antiguatik hiri erdigunera doan oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea itxi du La Perla parean.
Talasoterapia zentroaren alboan dauden kafetegia eta lokalak ere jendez hustu dituzte.
Hasiera batean La Perlatik atera direnak Kontxako hondartzara joan dira, asko bainujantziarekin eta bainu-batarekin, eta berehala anbulantziak bertaratu dira zaurituak artatzeko.
Hamalau pertsona Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte eta zaintzapean daude arnasa hartzeko arazoak dituztelako, Osakidetzak jakitera eman duenez. Denak bezeroak dira eta batzuk zorabioatuta eraman dituzte.
Burutaranen esanetan, zaurituak ez daude larri eta "badaezpada ere" eraman dituzte ospitalera.
La Perla inguruan Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak ari dira lanean maskarak jantzita.
Nekane Burutaranez gain, Asier Jaka Ingurugiro zinegotzia eta Jon Albizu Mugikortasun zinegotzia ere bertaratu dira lanak koordinatzeko.

Albiste honetan La Perlan gertatutako albistea azaltzen dut. Albiste honetan hainbat gauza egiten ikasi dut, baita ere ikasi dut nola egin behar den albiste baten egitura eta albistea hainbat galdera batzuei erantzun behar dutela. Albistea oso gauza interesgarria da baina interesgarriago egiteko eta irakurlearen atentzioa deitzeko oso " truko " ona da titulo interesgarri edo erakargarri bat bilatu behar da irakurlearen atentzioa deitzeko. Espero dut zuen gustukoa izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario